Marmoles Baztan lantegiko langileek manifestazioa deitu dute azaroaren 12an

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 12a

Greba mugagabean daude Marmoles Baztan lantegiko langileak. Juan Mari Ondikol

32 langileetatik 15 kaleratzeko EREaren kontra “Baztanek bizi behar du” lelopean abiatuko da ortziraleam 19:00etan

Azaroaren 10ean abiatu zuten greba mugagabearekin batera, bertze hainbat mobilizazio ere egiten ari dira Oronoz-Mugairiko Mármoles Baztan lantegiko langileak enpresak aurkeztu duen Lan Erregulazio Espedientearen kontra. Izan ere, espediente hau beteko balitz, 32 langileetatik 15 kaleratuko lirateke. Azaroaren 12an, ortziralean 19:00etan manifestazioa deitu dute Elizondon.

Azaroaren 10ean abiatu zuten greba mugagabearekin batera, bertze hainbat mobilizazio ere egiten ari dira Oronoz-Mugairiko Mármoles Baztan lantegiko langileak enpresak aurkeztu duen Lan Erregulazio Espedientearen kontra. Izan ere, espediente hau beteko balitz, 32 langileetatik 15 kaleratuko lirateke.

Honela, azaroaren 11n, ortzegunean, kotxe karabana egin zuten eta azaroaren 12rako, ortziralerako, manifestazioa deitu dute Elizondon. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko da Lur dantzalekuaren ataritik, “Baztanek bizi behar du” lelopean eta bertan parte hartzeko deia egin dute langileek, “baztandarrak izabik Baztanen lan eta bizi egin nahi dugulako eta hori ez delako industri lanpostuak suntsituz lortuko”.

LAB sindikatuak bat egin du langileen greba mugagabearekin eta Espedientea erretiratzea eskatu dute. Horretaz gain, ortziraleko manifestazioan parte hartzeko dei egin diete sindikatuko delegatu eta afiliatuei, baita gainerako langileei ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun