Bi baztandar Mediterraneoko Txapelketan ariko dira Espainiako selekzioarekin

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 11

Ainhoa Astiz eta Leire Ramos Kroaziara joanen dira

Baztango Kirol Taldean dituen 22 urteotan fruitu onak eman ditu eskubaloiak Baztanen. Ez dira ez bat eta ez bi, duten mailagatik estatuan zein kanpoan jokatzeko txartela eskuratu dutenak. Horietan azkenak BKTko kadeteen mailan, A taldean, dabilen Ainhoa Astiz lekaroztarra eta denboraldi berria Liza­rrako Itxa­ko taldean hasi duen Leire Ramos berroeta­rra dira. Azken hau atezain lanetan aritzen da eta batek zein­ bertzeak 15 urte baino ez dituzte.

 

Hilaren 14tik 21era

Aldi honetan, Kroaziara joanen dira, dagoeneko han ez badaude behintzat. Izan ere, azaroaren 14tik 21era Mediterraneoko Eskubaloi Txapelketa joka­tzekoa da Kroazian, eta Espainiako selekzioak bi baztandar hauek deitu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun