Marmoles del Baztan lantegiak 32 langileetatik 17 kaleratu nahi ditu

TTIPI TTAPA 2010ko aza. 11a, 15:46

Asteazkenetik aitzinera greba mugagabea hastekoak dira

Marmola eta granitoarekin lanean aritzen den Oronoz-Mugairiko Marmoles del Baztan enpresak 17 langile kaleratu nahi dituela jakinarazi du LAB sindikatuak ohar bidez. Bere garairik onenean 50 langile eduki zituen lantegi honek 32 ditu gaur egun, eta LABek azaldu duenez, «orain bi urte krisi ekonomikoak astindu zigunean plantila murrizten hasi zen».

Zazpi langile kaleratu zituen enpresak hasieran, eta ondoren erregulazio txostena etorri zen.«ERE hori langileekin adostu zuenean urte batez inor ez kaleratzeko konpromisoa hartu zuen –dio LABek– eta lau hilabete beranduago 17 langileren kaleratzea paratu du mahai-gainean». Horren harira, langileak ez kaleratzeko hartutako konpromisoa ez duela bete leporatu dio sindikatuak, «bere gestio kaxka­rraren ondorioz honat ekarri gaituenez, ez dugu onartuko gure lankideen kaleratzerik».

LABen irudiko, en­pre­­sak badu «produkzioaren jaitsiera agoantatzeko gaitasuna», eta egoera hobetzeko «bere­ alde­tik ez deus paratu» izana­ kritikatu du. Egoeraren aitzinean, mobiliza­zioak iragarri dituzte: as­teaz­­ken honetan greba mu­gagabea hasiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun