Jo ala Jo elkarteak hamekagarren urtez antolatutako Kirikoketa bestan, 2.000 kilo sagar zituzten jotzeko, Baztangoak (Zigaurre, Elizondo eta Gamioxarreatik hurbileko sagarrondoetakoak) eta Iparraldekoak. Hala jakinarazi zuen Patxi Larraldek. Sagarra xehatzen eta jotzen gogotik lan egin ondotik, Gamioxarrera hurbildutakoek muztioa dastatzeko modua izan zuten eta ondotik, kupeletan sartu zen edaria, denborarekin sagardo bihur dadin. Eguerdia eta gero, gaiteroen doinuen eta dantzarien laguntzaz, sagar gehiago ekarri zuten, astoak garraiatu zuen organ. Bazkalondoan, Faltzes, Sara, Errotxakun eta Sestaoko txalapartariak aritu ziren eta gauez kontzertuak izan ziren Petti, On Benito eta Sestao Tx taldeekin.