Jende eta azienda aunitz Udazkeneko Ferian

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 11

Juan Mari Ondikol

Inoiz baino jende gehiago bildu zen urriaren 29an, Elizondoko Udazkeneko Ferian. Jendea ez ezik, azienda aunitz ere plazaratu zen, horretarako dei berezia egina baitzuten alkateak eta kargodunek. Honela, behi aziendez gain, zaldi, behor, asto, ardi eta aspaldian ikustez ez zen zerri azienda ere, euskal zerria gaine­ra, ikusgai izan zen. Horrekin batera, Jaime Urrutia karrikan eta plaza ingu­ruan, 200 bat postu paratu ziren. Ho­rri esker, 18.000 euroko diru-sarrerak izan ditu Elizondoko herriak. Goiz eta eguerdiko merkatu-saltsaren ondotik, arra­tsaldean pilota partida ikusgarriak izan ziren itxuraberritua ageri zen Baztan pilotalekuan. Arrats partean dantzaldia izan zen eta larunbatean Atsoferie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun