Duela hamar bat urte hasi ziren Baztan-Bidaso aldera, udan Saharako neska-mutikoak ekartzen. Eta duela hiru urte talde moduan eratzea erabaki zutenean sortu zen Saharaztan Baztan-Bidasoako Saharar herriarekiko elkartasun taldea. Saharako basamortuan dauden errefuxiatuen kanpamenduetan, udan egiten duen bero jasangaitza dela eta, batez ere haurrak dira kaltetuenak. Hala, udako hilabete beroenak goxoago pasatzeaz gain, euren herrian jaso ezin dituzten zerbitzuak eskaintzen zaizkie hemen Saharako gaztetxoei. Bide batez, Saharako herriaren egoera zein den ezagutaraztea ere bada Saharaztanen helburua.
Aurten gure artean izan diren 17 neska-mutikoak –15 Baztan-Bidasoan eta 2 Leitzan– irailean itzuli ziren etxera, baina azaroan Sahararen aldeko Elkartasun Eguna egitea erabaki du Saharaztanek. Azaroaren 27an izanen da Erratzun eta egun osoko besta antolatu dute.
11:00etan hasiera
• Aurkezpena
• Bideo emanaldia (Hacia el mundo con tus ojos)
• Hitzaldia eta mahai ingurua Nafaa Salem-en eskutik.
• Haurrendako puzgarriak.
• Idazkera sahararra.
• Bitartean, herrian barna kalejira fanfarrearekin.
• Bertsolariak.
14:00etan bazkaria
• Helduen menua eta haurren menua eskainiko da.
Bazkalondoren
• Bertsolariak.
• Edorta abeslaria.
• Bitartean, haurrendako tailerra Birbira taldearen eskutik.
• Batukada.
19:00etan kontzertuak
• Ufestuek, Komando Kastaña, Kaskezur, Xutik, Vendetta eta Trikidantz taldeekin kontzertua. Sarrera 7 eurotan. Kontzertuen artean argazkiak proiektatuko dira eta Jo ala Jo Kultur Taldeak emanaldia eskainiko du.
Bazkarirako txartelak
Ostatu hauetan eros daitezke bazkarirako txartelak: Zubi-punta (Erratzu), Intza (Elizondo) Pirrin (Elizondo), Ekaitza (Doneztebe), Kataku (Bera) eta Errekalde (Bera). Helduen menuak 18 euro balio ditu eta haurrenak 10 euro.