Gobernuak Agustin Otondori eman dio Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 9a

Agustin Otondo erratzuarra saritu du Nafarroako Gobernuak. Utzitako argazkia

Erratzun sortua, Txileko Nafar Etxearen bazkide sortzailea eta lehenengo presidentea izan zen

Nafarroako Gobernuak azaroaren 8ko saioan, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea Agustin Otondo Dufurrena Txileko Nafar Etxearen bazkide fundatzaileari eta lehenengo presidenteari emateko foru dekretua onetsi du. Saridunak nafarrek Txilen izandako agerpenari buruzko ikerketa eta zabalkunde historikoaren –genealogia eta heraldika- zenbait lanen egilea da.

Nafarroako Gobernuak azaroaren 8ko saioan, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea Agustin Otondo Dufurrena Txileko Nafar Etxearen bazkide fundatzaileari eta lehenengo presidenteari emateko foru dekretua onetsi du. Saridunak nafarrek Txilen izandako agerpenari buruzko ikerketa eta zabalkunde historikoaren –genealogia eta heraldika- zenbait lanen egilea da.

Saria 1997an sortu zen Nafarroako aurrerapenari beren jardunari dagokion esparrutik lagundu dioten edo Nafarroa mugetatik landa erakutsi duten pertsona eta erakundeen merezimenduak nabarmentzeko asmoz.

Gogoan izan behar da Nafarroako Gobernuak 2010ean beste sei sari eman dituela eta sariok udan eman zituela. Saridun horien artean zegoen Arkupeak Jubilatuen Elkartea ere.

 

Biografia

Agustin Otondo Dufurrena Erratzun jaio zen 1934ko uztailaren 28an. 1949. urteko lehen hilabeteetan, 15 urte zituela, Txilera emigratu zuen, eta herrialde horretan, hasiera-hasieratik, hainbat ogibidetan lan egin zuen okindegi sektorean, eta industriaburu izatera iritsi zen. Francisco anaiarekin batera, Bonmesón okindegiak, gozotegiak eta botila-fabrikak ditu, Santiagon kokatuta. Era berean, Estadio Español de Las Condes SA higiezinen enpresaren zuzendaria da.

Jardunean eta zerbitzu publikoan aritzeko gogoa dela eta, kontseilaria (zinegotzia) izan da Santiago hiriburuko Consejo de Desarrollo Comunal de la zona de Las Condes izenekoan. Horrez gain, O’Higgins Probintziako Adiskidetze eta Arbitraje Batzordeko kidea izan zen, enpresaburuak ordezkatuz. Kargu hauek ere izan ditu: Quillota Departamentuko Okindegien Jabeen Sikatuaren bazkide fundatzailea, O’Higgins eta Colchagua probintzietako Okindegien Jabeen Sindikatuko presidentea, Industria Okinen Txileko Federazioaren zuzendaria, Merkataritza Establezimenduen Jabeen Elkarteko zuzendaria (Sideco Oriente), Alonso de Ercilla Txiletar-Euskal Institutuaren bazkide fundatzailea, Euskal Jatorriko Profesionalen Elkarteko bazkide fundatzailea eta zuzendaria, Quillotako Espainiar Zentroaren bazkide fundatzailea, Txileko Espainiar Erakundeen Elkarteko idazkariordea eta zuzendaria eta Txileko espainiar egoiliarren Kontseiluko zuzendari ordezkoa.

Agustin Otondo Dufurrena, gainera, erakunde hauetako bazkidea da: Las Condes Kultura Institutua; Las Condes Espainiar Estadioa; Santiagoko Espainiar Zirkulua; eta Txileko Ikerketa Genealogikoen Institutuko kide urgazlea eta diruzaina eta Txileko Espainiar Emigrazioaren Artxibo Nagusiko zuzendaria.

Agustin Otondo Txileko Nafar Etxearen presidenteordea da gaur egun. Patricio Legarraga Raddatzekin batera, "Emigración a Chile del Valle de Baztan (Navarra) en el siglo XX" liburua idatzi du. Lana Nafarroako Gobernuak argitaratu du eta horren gaineko laburpena Revista de Estudios Históricos en Chile aldizkarian agertu zen. Beste liburu batzuk argitaratu ditu, batzuk Nafarroan eta beste batzuk Txilen, hala nola "Diccionario Histórico Biográfico del Valle de Baztan (Navarra)"; "Genealogía, Hidalguía y Blasones de la Familia Otondo, originaria del valle de Baztan (Navarra)"; "Apellidos de Navarra y sus Blasones Familiares"; eta "Fichas de la Emigración a Chile de Navarra y Euskadi". Nafarroako Gobernuak laster "Navarra y la emigración a Chile: genealogía y armas" azterlana argitaratuko du. Eta Txilen kokatutako familien armei eta ildo garaikideei buruz aztertzen jarraitzen du, "Blasonario de la Consanguinidad Ibérica y Heraldario Español, Europeo y Americano" lana osatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun