Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuaren Errepideen Kontrol eta Kontserbazio Zentrotik jakinarazi dutenez, N-121-B errepidea 15 minutuz moztu eginen dute azaroaren 10ean eta 12an, asteazken eta ortziralean, 14:00etatik 14:15era. Hain zuzen, Arraioz eta Oharriz inguruan eraginen du mozketak 46. eta 47. kilometroen artean, Irurita eta Elizondo arteko saihesbidea egiteko lametan leherketak eginen direlako. Oharriz auzorako sarbidea ere, NA-4405 errepidea moztu eginen da, auzo horretatik Arraiozerako irteeran, Baztan errekako zubia baino lehenxeago.
Baztan aldera doazen ibilgailu arinek, Almandoz eta Irurita arteko errepidea erabil dezakete denbora tarte horretan.