Galiziako emakume panderojoleak biltzen dituen Faltriqueira taldearekin abiatuko da aurten Elizondon Folk Ametsetan Zikloa. Galiziarren emanaldia azaroaren 7an, igande arratsaldeko 19:30ean hasiko da Arizkunenea Kultur Etxean.
Nafarrroa osoan izaten dira folk musikako emanaldiak, baina gurean Elizondon bakarrik izaten dira kontzertuak. Igande honetakoaren ondotik, hurrengo igandean, azaroaren 14an Cañones y Mantequilla Ipar Amerikako musika emanaldia izanen da ordu berean Arizkunenean. Azaroaren 21ean izanen da azken kontzertua. Korrontzi taldearekin Euskal Herriko musika emanaldia izanen da ordu eta leku berean.