Liburutegia eta frontoi berritua inauguratu dituzte Baztanen

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 4a

Kasik 900.000 euroko inbertsioa egin da frontoia berritzeko. Juan Mari Ondikol

Hainbat agintari izan ziren azaroaren 3ko ekitaldietan

Elizondoko Abastos Plazan egin den Baztango liburutegiaren inaugurazio ofiziala egin zen azaroaren 3an, asteazken goizean. Ekintzara, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismoko Kontseilaria den Juan Ramón Corpas, Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendari den Pedro Luis Lozano, Liburutegiko Zerbitzuen Zuzendaria, Fermín Guillorme Rodrigo eta bertze gonbidatuak izan ziren, tartean Baztango Udal Korporazioa eta herrietako alkateak. Espainiako Gobernuko ordezkaria Nafarroan, Elma Saizek ez zuen azkenean ekitaldira agertzerik izan “agenda arazoengatik” eta bere ordez, Alejandro Lara, erakunde horretako sustapen arloko zuzendaria izan zen.

Liburutegi berria, Elizondoko Abastos Plazak hartzen zuen eremuan kokatua dago, Baztan errekaren ertzean, eta arras utzita zegoen txoko hau berreskuratu da. 378,98 metro koadroko azalera du: Helduen sala, haurrentzako txoko bat, erabilera aunitzetako sala bat, eta sei ordenagailuz hornitutako bertze gune bat ditu. Wifi zerbitzua ere kontratatu da.

Liburutegi berria egiteko lanek, 663.291 euroko kostea izan dute. Estatuak, 398.055 euroko dirulaguntza eman du, Enplegurako Funtsaren bidez. Bertze zatia, %40 inguru, Baztango Udalak ordaindu du, 265.236 euro. Liburutegia Silvia Barbarin udal arkitektuaren proiektua segituz egin zen eta Nafarroako Liburutegi Sarean sartua da. 17.238 liburu, 2.897 ikusentzuneko eta aldizkari eta 1.385 bazkide ditu.

Duela 40 urte, Ana Mari Marinen ekimenez, Balleko Etxeko sotoan, garai bateko kalabozoetan egokitu zen lehen liburutegia; gero, Arizkunenea Kultur Etxean izan zen eta orain, hirugarren kokapen dotorea estreinatu du Abastos Plaza zenekoan.

Frontoia ere

Eraikinaren inaugurazioaren ondotik, aperitibo bat hartu zuten agintariek eta eguerdi aldera, alkateak eta Elma Saizek Baztan Frontoiaren obrak ikusi dituzte, obra hauek ere, estatuko dirulaguntzaz egin baitira. Zehazki, 898.033,20 euroko inbertsioa egin da. 759.423,25 euro teilatua eta aitzinaldea moldatzeko erabili dira eta bertze 138.609,95 euro aldagela eta komunak egokitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun