Baztango udal liburutegia azaroaren 3an inauguratuko da ofizialki

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 2a

Abastos Plazak hartzen zuen eremuan 379 metro koadroko liburutegi ederra egin da. Juan Mari Ondikol

663.291 euroko aurrekontua izan dute lanek

Elizondoko Abastos Plazan egin den Baztango liburutegiaren inaugurazio ofiziala azaroaren 3an, asteazken goizeko 10:00etan eginen da. Ekintzara, Elma Saiz, Gobernuko Ordezkaria Nafarroan, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismoko Kontseilaria den Juan Ramón Corpas, Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendari den Pedro Luis Lozano, Liburutegiko Zerbitzuen Zuzendaria, Fermín Guillorme Rodrigo, Iparraldeko Ur Konfederazioko bi ordezkari, eta bertze gonbidatuak izanen dira, tartean Baztango Udal Korporazioa eta herrietako alkateak.

Liburutegi berria, Elizondoko Abastos Plazak hartzen zuen eremuan kokatua dago, Baztan errekaren ertzean, eta arras utzita zegoen txoko hau berreskuratu da.

378,98 metro koadroko azalera du: Helduen sala, haurrentzako txoko bat, erabilera aunitzetako sala bat, eta sei ordenagailuz hornitutako bertze gune bat ditu. Wifi zerbitzua ere kontratatu da. Liburutegi berria egiteko lanek, 663.291 euroko kostea izan dute. Estatuak, 398.055 euroko dirulaguntza eman du, Enplegurako Funtsaren bidez. Bertze zatia, %40 inguru, Baztango Udalak ordaindu du, 265.236 euro.

Eraikinaren inaugurazioaren ondotik, aperitibo bat hartuko dute agintariek eta eguerdi aldera, alkateak eta Elma Saizek Baztan Frontoiaren obrak ikusiko dituzte, obra hauek ere, estatuko dirulaguntzaz egin baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun