Zikoinak Iruritan

Maite Oteiza 2010eko urriaren 28a

Maite Oteiza

Orain aste batzuk iruritarren sorpresarako, bisita berezi bat izan zuten herrian. 30en bat zikoin elizako dorrean eta Gontxeko gruan pausatu ziren. Gure inguruan ez da ohikoa hegazti hauek ikustea klima dela-eta, baina tarteka bakarren bat galdu eta hemen agertzen da. Oraingoan, halere, talde ederra etorri zen. Iperburutik hiltegiaren gibeleko alderat gan ziren, behiak harrituak eta izutuak geldituz. Biharamunean, oraindik zortzi zikoin Irurita eta Gartzain aldean indarrak hartzen ari ziren bidaiarekin segitu aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun