Joan da langile bataloietan ibili zen "Bixkai"

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 28a

Utzitako argazkia

Sortzez bizkaitarra baina Iruritan bizi zen Pedro Aranguena Bixkai urriaren 3an hil zen 97 urterekin. Franco garaiko presoekin osatu ziren langileen batailoietan ibilitakoa zen, eta Iruritatik Artesiagarako bidea egitera behartu zituzten presoetako bat izan zen. Maiatzean omendua izan zen, Baztanen halabeharrez lanean aritu ziren bertze presoekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun