Azaroaren 3an eginen da liburutegi berriaren inaugurazioa

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 28a

Liburutegi berriaren irekiera urriaren 20an egin zen, eta horren harira, "Pasadas las cuatro" taldeak Ateak edonon sortzen direnean antzezlana eskaini zuen. Ttikien arreta bereganatu zuen Ondikol

Urriaren 20az geroztik jendearentzako zabalik dago

Arizkunenea Kultur Etxean zuen egoitzari lekukoa hartuz, zabalik dago Merkatuko Plazan egin duten liburutegi berria. 378,88 metro koadroko instalazioak egokitzeko 668.000 euroko inbertsioa egin da eta zati horretatik 398.000 euro Espainiako Gobernuaren Tokiko Estatu Funtsatik bideratu dira. Gainerako 270.000 euroak Udalaren esku gelditu dira. Helduen eta neska-mutikoen gela bana, erabilera anitzeko bertze gela bat eta sei ordenagailurekin bertze informatika eremu bat egokitu dituzte.
Urriaren 20an zabaldu zituen ateak, baina inaugurazio ofiziala azaroaren 3an eginen dela aurreikusia dago.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun