Funtzionarioen soldatak murriztu

TTIPI-TTAPA 2010ko urr. 28a, 13:21

Defizit publikoa jausteko helburuarekin, ordainsariak murriztuko zaizkie udal funtzionarioei. Nafarroako Parlamentuak ekainean onartu zuen defizit publikoa murrizteko neurrien Foru Legea, eta horren harira erabaki zuen urriaren 13an Udalak Baztanen ere legea indarrean paratzea. Legean aurreikusitako murrizketak eginen zaizkie langileei. Hala, alkatearen eta A maila duten langileen ordainsaria %6,7 murriztuko da eta zinegotziena %5.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun