Almandozko zeharbideko obrak gibeleratuak

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 28a

Almandozko zeharbidean egitekoak diren berritze lanak ez dira 2012a baino lehen eginen. Hala erabaki zuen Udalak urriaren 13ko bilkuran. Obra hauen aurrekontua 916.765 eurokoa da baina Nafarroako Gobernuak 714.790 euroko dirulaguntza iragarria du. Baina dirulaguntza horren zati bat 2012a baino lehen ez da ailegatuko eta hori da obrak gibeleratzearen arrazoia. Izan ere, laguntza 2012ra arte ez etorrita, Udalak aitzineratu beharko luke dirua, eta antza, ez da momenturik egokiena.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun