Eguraldiaren baimenarekin, 3 eta 44 urte bitarteko ehun bat dantzari bildu zituen urriaren 9an Iruritan egin zen XIV. Dantzari Egunaren. Ttikienek eman zioten saioari hasiera –Agurra, Zintadantza, Zagindantza–; eta mutil gazteek San Migel, Kortesko paloteadoa, Binakoa eta Zintadantza dantzatu zituzten. Neskek Betelu, Kontradantzak, Larraindantza eta El Ciego eskaini zituzten. Dantzari ttikiak Maribel, Pili, Ixa eta Andresekin aritzen dira dantzan; mutil helduak Puentxorekin eta neska haundiak, berriz, Kristobalekin. Dantza saioaren ondotik, eguerdian zikiro jatea izan zen trinketean Angel E., Pello G., Pello U., Jabiera V., Martin E., Maribel S. J., Jose Ramon Z., eta Guraso Elkarteko kideek antolatu eta prestatua. Azkenik Frantzisko Santxotena akordeoilariarekin giro ederrean eman zitzaion bestari akabaila. Gartzainen segitu zuen bestak.