Hiru gizonezko frantziar hil ziren urriaren 12ko eguerdian Amaiurren, Alkurruntz mendiaren inguruan, hegazkin batek izandako istripuan. Hainbat zatitan gelditu zen hegazkina –ikusi argazkia–, eta hildakoen gorpuzkinak ere sakabanatuta gelditu ziren. Frantziako matrikuladun hegazkina Afrikarako dirua lortzeko rally batean parte hartzen ari zen, eta Frantziatik abiatu eta Senegalera joatea zen helburua. Bertzalde, urriaren 19an motorrik gabeko hegazkin ttiki batek larrialdietako lurreratzea egin behar izan zuen Mendialde alderdian.