Baztango udal liburutegi berria urriaren 20an irekiko da

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 20a

Garai bateko Elizondoko Abastos plazan eraiki da 668.000 euroko aurrekontuarekin

Baztango udal liburutegi berria urriaren 20an, asteazken arratsaldean irekiko da garai bateko Abastos Plazan. 379 metro koadro dituen eraikin berriak, zaharkitua eta ttikia gelditu zen Arizkuneneako liburutegia ordezkatuko du. Lanen aurrekontua 668.000 eurokoa izan da. Espainiako Gobernuak, Enplegurako Funtsatik 398.00 euro ordaindu ditu eta gainerako 270.000 euoak Baztan Balleko Udalak ordaindu du.

Abuztuan itxi zen Arizkuneneako liburutegia eta geroztik, liburuak, ikusentzunekoak eta bertzelako materiala eraman dute Abastos Plazako eraikinera. Denera, 17.238 liburu eta 2.897 ikusentzuneko ditu Baztango udal liburutegiak. 1.385 bazkidek izena emana dute, baina instalazio berriekin kopuru hori igotzea espero du Sonia López Igartua liburuzainak.

Liburutegia asteazken arratsaldeko 15:00etan irekiko da eta 17:30ean, Pasadas las cuatro antzerki taldeak “Ateak edonon sortzen direnean” antzezlana eskainiko du. Liburutegi berriaren irekiera urriaren 20an eginen bada ere, inaugurazio ofizialeko ekitaldia azaroaren 3an eginen omen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun