Baztango udal liburutegi berria zabalik dago Elizondon

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 21a

Pasadas las Cuatro taldeko ipuin kontalariek haurren arreta piztu zuten. Juan Mari Ondikol

Garai bateko Abastos plazan eraiki da 668.000 euroko aurrekontuarekin

Baztango udal liburutegi berria urriaren 20an, asteazken arratsaldean ireki zen garai bateko Abastos Plazan. 379 metro koadro dituen eraikin berriak, zaharkitua eta ttikia gelditu zen Arizkuneneako liburutegia ordezkatuko du. Lanen aurrekontua 668.000 eurokoa izan da. Espainiako Gobernuak, Enplegurako Funtsatik 398.00 euro ordaindu ditu eta gainerako 270.000 euoak Baztan Balleko Udalak ordaindu du.

Abuztuan itxi zen Arizkuneneako liburutegia eta geroztik, liburuak, ikusentzunekoak eta bertzelako materiala eraman dute Abastos Plazako eraikinera. Denera, 17.238 liburu eta 2.897 ikusentzuneko ditu Baztango udal liburutegiak. 1.385 bazkidek izena emana dute, baina instalazio berriekin kopuru hori igotzea espero du Sonia López Igartua liburuzainak. Liburutegia arratsaldeko 15:00etan ireki zen asteazkenean eta 17:30ean, Pasadas las cuatro antzerki taldeak “Ateak edonon sortzen direnean” antzezlana eskaini zuen. Patricia Eneriz eta Izaskun Mugika ipuin kontalariek ttikien arreta piztu zuten beraien ipuinekin. Liburutefua astelehenetik ortziralera, 15:00etatik 21:00etara zabalik izanen da. Bai Baztan errekara, baia Jaime Urrutia aldera dituen leiho handiei esker argitasun handia dauka liburutegi berriak. Dena den, karrika aldeko leihoak Begoña Durruty margolariaren biniloekin margotuko dira eta honela, intimotasuna eta lasaitasuna ere irabaziko du liburutegiak.

Liburutegi berriaren irekiera urriaren 20an eginen bada ere, inaugurazio ofizialeko ekitaldia azaroaren 3an eginen omen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun