Piriniar arrazako 300 bat behi azienda aurkeztu ziren Elizondoko lehiaketa eta enkantera

TTIPI-TTAPA 2010ko urr. 14a, 14:15

Ondikol

Aurten 23. edizioa bete duen piriniar arrazako behien estatu mailako lehiaketa-enkantea egin da Elizondon Merkatuko Plazan iraileko hondar asteburuan. 31 ganadutegiko 300 bat azienda aurkeztu ziren lehiaketa-enkantean eta Martin Garde zinegotziak aipatu zuenez, aurtengoak 70.000 euro inguruko aurrekontua izan du.  Eguraldiak ez du sobera lagundu asteburu honetan, baina halere azienda ederrak eta jende aunitz ikusi da Elizondoko karriketan eta, batez ere, Merkatuko Plaza inguruan. Sari banaketan, Virginia Aleman Baztango udaleko  alkatearekin eta Jon Dufurrena mendi eta abeltzaintza zinegotziarekin batera, Begoña Sanzberro Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria eta Patxi Aranguren, piriniar arraza hobetzeko lanean ari den Aspina-Conaspi elkarteko idazkari teknikoa izan ziren, bertzeak bertze.
Aurtengoan, seigarren aldiz egin da lehiaketa-enkantea Elizondon eta Jon Dufurrenak aipatu duenez, “piriniar arrazako behiaren erakusleihoa izan da Elizondo”. Igandean, Ponciano Antxorena arizkundarrak hazitako aretzea ere zozketatu zen eta Zudaireko abeltzain batek eskuratu zuen. Bertze aldetik, behi aziendei eskainitako margo lehiaketan Garazi Urkia Katarain eta David Oses Eraso suertatu ziren saridun.

Hamar kategoria
Inguruko eta Euskal Herriko behiez gain, kanpotik etorritako ehunka abelburu ikusgai izan dira, tartean Aragoi eta Kataluniakoak. Baserritar bakoitzak bi buru aurkezten ahal zituen eta lehiaketan parte hartzeko aziendak hamar kategorietan sailkatu ziren”. Sari bereziak ere izan ziren.

Azienda-bururik onena
: Zaldibiko Garikoitz Nazabalen buru bati.
Ernalkuntza artifizialeko loterik onena: Amurrioko Perikoba SC
Indize genetiko onenak dituen zezena: Irungo Antonio Generabarrenarena.
Indize genetiko onenak dituen urruxa: Abadiñoko Ibon Lasuenena.
Baztango urruxarik onena: Arizkungo Isabel Agirrerena.
Baztango zezenik onena: Erratzuko Juan Jose Iñarrearena.
Ernalkunta artifizialaren erabilerari saria: Zudaireko Francisco Javier Zegamari.
Nafarroako esplotazioen ugalkortasunaren saria: Goñiko Javier Anzizu Irigarai de Munarriz
Nafarroako Aretzea eta INVAC sariak: Garraldako Elias eta Angel Juanperez kooperatiba eta Izaleko Alfonso Ayechu.

ZEZENKOAK

24 hilabete artekoak:
1. Gregorio Iraola (Arraitz)
2. G. Nazabal (Zaldibia)
3. J. Antonio Sorbet (Burutain)
EA*. Isabel Ibarrola (Azoz)

2 eta 4 urte artekoak:
1. Isabel Ibarrola (Azoz)
2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
3. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)
EA*. Elizondo SC (Egilaz)

4 urtetik goitikoak:
1. A. Agirrebarrena (Irun)
2. Garikoitz Nazabal (Zaldibia)
3. J. Antonio Sorbet (Burutain)
EA*. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

URRUXAK

8-18 hilabete:
1. Leire Amundarain (Orozko)
2. J. Antonio Sorbet (Burutain)
3. Juan Jose Urteaga (Zestoa)
EA*. Garikoitz Nazabal (Zaldibia)
Motxa. Iñigez anaiak (Zudaire)

18-24 hilabete:
1. Leire Amundarain (Orozko)
2. J. Antonio Sorbet ((Burutain)
3. Juan Jose Urteaga (Zestoa)
EA*. Prudencio Urkia (Idiazabal)
Motxa. Perikoba SC (Amurrio)

2-3 urte:
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2. Gregorio Iraola (Arraitz)
3. Isabel Ibarrola (Azoz)
Motxa. Perikoba SC (Amurrio)
Ugalketarako. Ion Peio Franziskoenea (Beruete)

3-4 urte:
1. Juan Cruz Bikandi (Iurreta)
2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
3. J. Antonio Sorbet (Burutain)
EA*. Prudencio Urkia (Idiazabal)
Motxa. Dolaetxea (Oñati)
Ugalketarako. Ion Peio Franziskoenea (Beruete)

4-6 urte:
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2. Gregorio Iraola (Arraitz)
3. Antonio Agirrebarrena (Irun)
EA*. Rufino Jaio (Iurreta)
Motxa. Elizondo SC (Egilaz)
Ugalketarako. Isabel Ibarrola (Azoz)

6-8 urte:
1. Juan Cruz Bikandi (Iurreta)
2. Isabel Ibarrola (Azoz)
3. Ibon Lasuen (Abadiño)
EA*. Iñaki Alkorta (Azpeitia)
Motxa. Perikoba SC (Amurrio)
Ugalketarako. Iñigez anaiak (Zudaire)

8 urtetik goitikoak:
1. Juan Jose Urteaga (Zestoa)
2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
3. Isabel Ibarrola (Azoz)
IA. Leire Amundarain (Orozko)
Motxa. Iñigez anaiak (Zudaire)
Ugalketarako. Jose Antonio Sorbet (Burutain).

*EA: Ernalkuntza artifizialekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun