Ehun dantzarik parte hartu zuen Iruritako Dantzari Egunean

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 14a

Emanaldi polita eskaini zuten larunbatean Iruritako dantzariek. Juan Mari Ondikol

Urriaren 9an ospatu zen hamalaugarren edizioa

Joan den larunbatean, urriaren 9an ospatu zen Iruritako Dantzari Egunaren hamalaugarren edizioan 3 eta 40 urte arteko ehun bat dantzarik hartu zuen parte. Horietatik 70 bat neska eta mutiko ttikiak ziren, eta gainerakoak gazte eta helduak. Dantzariek Maribel San Jose eta Cristobal Zelaietarekin ikasten dituzte dantzak eta larunbateko saioan Iruñeko Gaiteroen eta herriko Xabier, Cristina eta Maki Urtasun txistularien doinuekin dantzatu zuten.

Saio osoa eguraldiari begira eman zuten bai dantzariek, bai musikariek, baita ikusleek ere. Izan ere, tarteka eguzkia ateratzen bazen ere, azkenean euri erauntsiarekin akitu zen dantza emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun