Bat bertzearen larruan jartzeko Bidelagun jardunaldia

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 14a

Fernando Etxeberria

10 urtez bertzearen larruan jartzen izenburupean Bidelagun jardunaldia egin urriaren 2an Elizondoko Kultur Etxean. Ekimen irekia izan zen, eta tartean hainbat solasaldi izan ziren: Madrilgo Konplutense Unibertsitateko Jose Carlos García Fajardok Bertzearen larruan jarri hitzaldia eskaini zuen; Javier Elzok, berriz, Gazteria: nolakoa da. Nola inplikatu gizarte ekintzan. Joerak eta aukerak izan zuen hizpide. Bidelagun 10 urte bideo emanaldia ere izan zen, baita Praktika egokiak boluntariotzan mahai-ingurua ere. Akitzeko bazkaria egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun