Lekarozko ikasle ohiek Txokoaren 25. urteurrena gogoratu dute

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 14a

Alicia Del Castillo

Beraien txokoaren inaugurazioaren 25. urteurrena izan zuten gogoan Lekarozko ikasle ohiek irailaren 26an. Txokoa 1985ean ireki zuten, ikasle eta irakasle ohiek ikastetxea bisitatzen zutenean, biltzeko eta egoteko leku bat izan zezaten. Aldi berean, familian otorduak egiteko ere baliagarria izan da mende laurden honetan. Gaur egun, moldaketa batzuk egin dira eta egoitza soziala bertan izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun