Landa eremuko eskolen garrantzia aldarrikatu dute unibertsitatean

Maite Oteiza 2010eko urriaren 14a

Xabi Ballarena

Baztango eta Urdazubi eta Zugarramurdiko eskoletako ordezkari talde bat NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan izan zen buruilaren 30ean, landa eremuko eskolei buruz klase bat eskaini zieten Irakaskuntza egiten ari diren bigarren mailako ikaslei, euskaraz eta gaztelaniaz. Nafarroa mailan, landa eremuko eskolek bere papera eta garrantzia aldarrikatzen dute, hezkuntzan portzentaje aipagarria ordezkatzen dutelakoz. Nafarroan 70 landa eremuko eskola daude, eta gaur egun unibertsitatetik ateratzen diren hezkuntzako profesionalak ez dute haien berririk, eta Nafarroan dagoen errealitateko eremu bat ez dute ezagutzen.  Errealitate hori hausteko asmoz, landa eremuko eskolak unibertsitaterat hurbildu dira, eta eremu horretan eskolen izaera eta nortasuna kontuan hartzeko aldarrikatzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun