Denboraldi berria modu paregabean hasi dute batzuk. Baztango Kirol Taldeko infantilek, behintzat bai. Urriaren 2an Andosilla Hiria eskubaloi torneoan parte hartu zuten eta bai irabazi ere. Goizean bi partida jokatu zituzten eta arratsaldean finala etxeko taldearen kontra. Txapeldun izateaz gain, torneoko jokalari onenaren saria BKTko taldekide batentzat izan zen: Oronoz-Mugairiko Maite Arregirentzat.