Hasi dira Iruritako eskola berria eraikitzeko lanak

Maite Oteiza 2010eko urriaren 13a

Argazkian ikusten den eremuan eraikiko dute etorkizuneko Iruritako eskola berria. Xabi Ballarena

2011/2012 ikasturterako prest egotea espero da

Urriaren 1ean eman zitzaion Iruritako eskolako obrari hasiera. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak egindako lehiaketan, Doneztebeko Mariezkurrena enpresa gelditu zen lehenbiziko postuan eta, beraz, berari agindu dizkio lanak.
Iruñetik egindako deialdian ageri denez, gehienez sei hilabete eta guttienez bortz hilabeteko epea dute egiteko, obra baimena eskuratzen dutenetik hasita.
Hasiera batean, Eguberrien ondorako izanen zela erran zen, gero otsailera gibeleratu zen ondotik Aste Saindura. Azkenik 2011/2012 ikasturterako prest egotea espero da.
Eskola berria Aranabia frontoiaren ondoan dago, Udalak erositako lur eremu ttiki batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun