Ana SABANDO ‹ Erratzuko solaslaguna

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 13a

Bizkaitarra izanik, Erratzun ikasi duzu euskara?
Bai, Bizkaian nire garaian ez nuen ikasi, orain hemen beharra sentitzen dut.
Bizkaieraz edo nafarreraz, nola moldatzen zara hobe?
Baztango batua da ikasten ari naizena, zer gura dozu?
Nola tratatzen dituzte euskaldunberriak euskaldun zaharrek?
Arras ongi, hurbiltzen ari gara.
Solaslaguna ekimenean parte hartu duzu lehen ere. Gustora?
Oso gustora, konpromiso ederra da astero.
Zerk dauka garrantzi gehiago, solas egiteak edo lagunak?
Solastea da helburua baina lagunak ere egiten dituzu.
Euskara maila hobetzeko baliagarria zaizu?
Bai, ikastea garrantsitsua da baina solasten ikasten duzu benetan.
Zer dauka Baztanek Bizkaiak ez duenik?
Leku zabala, natura anitz.
Eta Bizkaiak, Baztanek ez duenik?
Itsasoa, baina Baztanek ibaiak baditu.
Baztandarren Biltzarra edo Bilboko Aste Nagusia?
Bata uztailean bestea abuztuan. Zertarako erabaki?
Osasuna edo Athletic?
Bost axola!
Bizkaia maite… Nola segitzen du Benitoren kantuak?
Atzo goizean ikusi zintudan, soineko zuriz jantzia... Arras polita baino kantuez solasten hasita, burura bertze kantu bat etortzen zait: Guztiok gara euskaldun, guztiok anaiak gara, nahiz eta hitz desberdinez…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun