Jo ala Jo Kultur Taldearen ekimenez, aurten hamaikagarren aldiz Kirikoketa besta eginen da urriaren 23an, larunbatarekin Arizkunen. Egun osoko egitaraua prestatu dute aldi honetan ere:
• 11:00etan: ate irekiera. Sagardoa eginen da Gamioxarreko Dolaretxean: sagar jotzea, estutzea, zuku dastaketa eta kupeleratzea.
• Ondotik: kirikoketa jotzea.
• Bitartean: Nafarroako sagardoen dastaketa eta pintxo eta gaztain jatea. Karriketan barna musikariak eta dantzariak ariko dira.
• 14:30ean: herri bazkaria. Txartelak ohiko lekuetan salgai: Intzan, Arizkungo Dolaretxean eta Zubipuntan.
• 18:30ean: txalapartariak. Hainbat lekutan eta hainbat eratara ariko dira, horien artean Faltzes, Sara eta Sestaoko txalapartariak etorriko dira.
• 22:00etan: kontzertuak.