Urriaren 8an, ortziral arratsaldeko 19:30ean botako den txupinazoarekin eta ezkil jotzearekin abiatuko dira Gartzaingo Pilarika bestak. 20:00etan kontzentrazioa eginen da Etxarrin, “Euskal Presoak Etxera” lelopean. 21:30ean Baztanzopak izanen dira Trinketean. Gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Kupela taldearekin eta goizaldeko 06:00etan zinger jatea.
Larunbatean Gazte Eguna
Urriaren 9an, larunbatean, Gazte Egune ospatuko da. 10:00etan dianak eta argisoinuak joko dira. 14:00etan gazte bazkaria izanen da. 16:00etan gazte ginkana. 20:00etan triki-bertso poteoa eginen da. 21:30ean Mutildantzak dantzatuko dira. 22:00etan paella jatea eginen da frontoian. Gauerditik aitzinera rock kontzertuak izanen dira eta ondotik dantzaldia DJ Tirriterirekin.
Igandean Haurren Eguna
Urriaren 10ean, igandean, Haurren Eguna ospatuko dute Gartzainen. Egunero, bezala, 10:00etan dianak eta argisoinuak izanen dira. 12:00etan Meza Nagusia parrokian. 16:30ean Gorriti eta bere animaliek ikuskizuna eskainiko dute. 18:00etan haurrendako txokolatada izanen da. 20:00etan patata tortilla lehiaketa jokatuko da. 22:00etan Mutildantzak. 22:30ean patata tortilla jatea eginen da frontoian. Ondotik dantzaldia Salaberrirekin.
Astelehena Herritarren Eguna
Astelehenean, urriaren 11n, Herritarren Eguna ospatuko dute. Diana eta argisoinuen ondotik, 11:00etan herri kirolak jokatuko dira herrikoen artean. 14:00etan zikiro jatea eginen da. Ondotik boletoen zozketa eta trofeo banaketa eginen da. Segidan dantzaldia izanen da Salaberrirekin. 22:00etan Mutildantzak, eta gero luntxa izanen da, ondotik gaupasa egiteko Salaberrirekin.
Pilarika Eguna akitzeko
Urriaren 12an, azkenik, Pilarika Egun handiarekin akituko dira Gartzaingo bestak. 10:00etan dianak eta argisoinuak. 12:00etan Meza izanen da Ariztegiko ermitan. Ondotik luntxa. 17:00etan mus zimizte txapelketa jokatuko da. 19:00etatik 22:00etara dantzaldia Kalakak taldearekin eta gero, Gaixoa Ni eta bortz eguneko besten akabaila.