Itziar Mikelperizenaren margolanak ikusgai Iruritako Olarin

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 6a

Itziar Mikelperizenak auniztan landu du ehiza bere margolanetan. Utzitako argazkia

Ehiza gaiekin lotutako margolanak ikusi bidenabarkoan, gai bereko menua dastatzen ahal da

Itziar Mikelperizena, Beran sortu eta Sunbillan bizi den margolariaren lanak ikusgai daude Iruritako Olari jatetxean, urriaren 4tik azaroaren 23ra. Margolanetan, Mikelperizenak aunitzentan lantzen dituen ehiza gaiak ageri dira, oilagor ehiza, ehiza-zakurrak eta gisakoak. Horrekin lotuz, eta garaiak agintzen duenez, Olari jatetxean ehiza-gaiak ere sartu dituzte menuan, bertzeak bertze etxeko berezitasuna, usoa saltsan, edo basurde gixatua edo orein ragouta.

Itziar Mikelperizenak hainbat erakusketa egin ditu azken urteetan, Beran, Zugarramurdin, Almandozen, Irunen eta Ziburun. Horrez gain, Bertizko Partzuergoak antolatzen duen Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetako menuak ilustratzeko bere lan bat aukeratu zuten 2008an eta estatu mailan hedatzen Feder Caza aldizkarian ere hainbat aldiz argitaratu dituzte ehizarekin zerikusia duten bere lanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun