Almandozko Mendiola auzokoek besta eguna izanen dute larunbat honetan

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 30a

Meza ondotik bazkaria izanen dute Beola jatetxean

Almandozko Mendiola auzokoek besta eguna izanen dute larunbat honetan, urriak 2. Ez dute errepikatu gabe utzi nahi joan den urtean egin zuten besta, eta Mendiolan bizi direnek, bizitu izan direnek eta haiekin harremana duten guztiak egonen dira gonbidatuak. 13:00etan meza izanen da eta ondotik, bazkaria eginen dute Beola jatetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun