Lekarozko ikasle ohiek Txokoaren 25. urteurrena ospatu zuten

TTIPI TTAPA 2010ko ira. 30a, 11:09
Lekarozko ikasle ohiak igandean, 25 urte bete dituen bere txokoan. Alicia del Castillo

Irailaren 26an, egoitza sozialean bulegoa eta fitxategia inauguratu zuten

Joan den igandean, irailaren 26an, beraien txokoaren inaugurazioaren 25. Urteurrena ospatu zuten Lekarozko ikasle ohiek. Txokoa 1985ean ireki zuten, ikasle eta irakasle ohiek ikastetxea bisitatzen zutenean, biltzeko eta egoteko leku bat izan zezaten. Aldi berean, ikasle eta irakasleek beraien familiekin otorduak egiteko ere baliagarria izan da mende laurden honetan, horretarako prestatutako sukaldea eta jangela baitute.

Gaur egun, ikastetxeak nahiz ikasle ohien elkarteak berak duen egoera berrira egokitzeko moldaketa lan batzuk egin dira txokoan eta egoitza soziala bertan izanen dute. Mendeurrena ospatzeko, Lourdetxoko lezearen barneko kaperan meza izan zuten. Hain zuzen, leku horretan egiten den azken meza izan zen, abudo bota eginen baitute. Gero, egoitza sozialaren inaugurazioa egin zuten eta bazkarian, Lekarozko patata-tortillak ez zuen hutsik egin. Egoitza sozialean, bulegoa eta artxibategia ere antolatu dute, 1916an Ikasle Ohien Elkartea sortu zenetik egindako argazkiak, diapositibak, boletinak, aldizkariak, fitxategiak eta balio historikoa duten bertze osagaiak biltzeko.

Dokumentazio eta agiri horiek Elkarteak egindako lanari esker gorde ahal izan dira Elizondoko garaje batean. Kultur indare hau mantentzen eta gordetzen kaputxinoek egindako lana ere eskertu dute ikasle ohiek. Dokumentazio hau guzia, hala eskatzen duten ikasle ohiei uzteko modua topatu nahi dute orain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun