Gizarte zentroa inauguratu dute Elbeten

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 29a

Utzitako argazkia

Garai bateko eskolaren beheko solairuan kokatu dute Elbeteko gizarte zentro berria. Herriko bestetako egun haundian inauguratu zuten egoitza, irailaren 14an, eta Jabier Azpiroz Elizondoko apezak bedeinkatu zuen, Juan Zabala apeza lagun zuela. Martin Garde, Lander Santamaria, Miguel Angel Aldea, Mari Carmen Iribarren eta Santiago Aldako zinegotziak izan ziren ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun