Iruritako Nafarroako Kutxa bi egunez irekia

Maite OTEIZA 2010eko irailaren 29a

Nafarroako Kutxak Iruritan duen bulegoko ordu­tegia murriztu eginen du urriaren 4tik aitzi­ne­ra. Gaur egun egunero irekia dago, 08:00etatik 14:15era. Ordutegi be­rriarekin astearte eta or­tzegunetan bakarrik irekiko lukete. Iruritakoarekin batera, Urdazubin eta Sunbillan ere egin nahi dute murrizketa.

Argi dago gure he­rrietako zerbitzuak poliki-poliki gu­ttitzen ari direla, ho­rrek herri mailan dituen ondorioekin.

Norbaitek kexa egin nahi badu, bulegoetan erreklamazio orriak ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun