Juan Jose Martinena historialariak hitzaldi bat eskaini zuen irailaren 17an Iruritako Jauregian, Palacios Cabo de Armería y torres de linaje izenburupean. Nafarroako jauregien bilakaeraz, jatorriaz eta bertan bizi ziren familien abantailez aritu zen. Jauregian egindako lehendabiziko hitzaldia izan zen, baina ekimen gehiago aurreikusiak dituzte.