Beartzun auzoko bizilagunek, urteroko ohiturari eutsiz beraien Adiskidetasun Eguna egin zuten irailaren 18an. Antxitonea trinketean bildu ziren, ez bakarrik gaur egun auzoan bizi direnak, baita Bilbotik edo Paristik etorritako Jesus Ezkurra ere, El Tubo ostatuko nagusi zen Urbano zenaren anaia. Aipatzekoa da adin ttikiko neska-mutiko aunitz bildu zirela ospakizunera, auzoak eta auzoko bestak etorkizuna segurtatua duenaren erakusgarri