XVIII. mendeko emakume baztandarrak uste baino boteretsuagoak

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 29a

Ainize S.M.

«XVIII. mendeko emakume baztandarrek uste duguna baino botere haundiago zuten». Halaxe adierazi zuen Gaspar Castellanos Gaston historialariak irailaren 10ean Arizkunenean eskainitako hitzaldian. Garai hartako emakume baztanda­rren ingu­ruan aritu zen, zehazki, sei emakume baztandarren biografia bitxiak kontatu zituen. Bertzeak bertze, Maria Josefa de Dolarea erratzuarraz mintzatu zen. Parmako Maria Luisa erreginaren –Carlos IV.aren emaztea– camarista edo zerbitzari na­gu­sia izan zen. Orduko etxekoandreen paperaz ere solastu zen historialaria, eta aipatu zuenez, lotura «izugarria» zuen etxearekin. Etxeak, eraikinaz aparte, familia irudikatzen zuen Baztanen. Etxea, dena zen. Gisa beran, pentsatu izan da etxea seme nagusiarentzat gelditzen zela, baina Castellanosek ikertutakoaren arabera, aunitzetan alabaren esku ere gelditu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun