Nafarroako Gobernuak 714.000 paratuko du Almandozko zeharbidea berritzeko

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 28a

Virginia Aleman, Laura Alba eta Santi Aldako, hitzarmena sinatu ondotik. Nafarroako Gobernua

Lanen aurrekontua 916.765 eurokoa da

Nafarroako Gobernuak Almandozko zeharbidea berritzeko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren eta Baztan Bailarako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute irailaren 28an. Laura Alba Cuadrado, Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetarako kontseilariak eta Virginia Aleman Baztango alkateak sinatu dute hitzarmena.

Nafarroako Gobernuak Almandozko zeharbidea berritzeko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren eta Baztan Bailarako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzea onartu du irailaren 27an egindako bileran. Hitzarmena aste honetan bertan sinatzea aurreikusi da.

Almandozko sarren berrikuntzarako eta zeharbidearen zolaberritzerako obraren aurrekontua 916.765 eurokoa da, eta horietatik gehienez 714.790 euro Nafarroako Gobernuak jarriko ditu, modu honetan banatuta: 463.497 euro Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jarriko ditu, sinatu berri den hitzarmenaren arabera; eta gainerako 251.303 euroak Toki Administrazioko sailak Departamentuak paratuko ditu 2009-2012ko Toki Azpiegituren Planaren bitartez (sareen berritze lanak).

Baztango Udalaren ardura izanen da lanaren kontratazioa eta zuzendaritza teknikoa. Euritako uraren sarea eta argindar, telefono eta argiteri publikoaren kanalizazioa egitearekin batera, 500 metroko zeharbidea zolaberrituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun