Pirinioetako behien lehiaketa-enkantea eginen da Elizondon asteburuan

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 23a

31 ganadutegiko hirurehun bat azienda buru izanen dira asteburuan Elizondon. Juan Mari Ondikol

Irailaren 24, 25 eta 26an ehunka abelburu ikusgai izanen dira Merkatuko Plazan

Aurten 23. edizioa beteko duen piriniar arrazako behien estatu mailako lehiaketa-enkantea eginen da Elizondon Merkatuko Plazan asteburuan. 31 ganadutegiko 300 bat azienda espero dituzte lehiaketa-enkantean eta irailaren 21ean Iruñeko Napardi elkartean egin zen aurkezpenean Martin Garde zinegotziak aipatu zuenez, aurtengoak 70.000 euro inguruko aurrekontua izanen du. Aurkezpen berean, pirenaika arrazako aretxearen haragia “kalitate handikoa eta grasa guttikoa” dela azpimarratu zuen Patxi Arangurenek, arraza hau hobetzeko lanean ari den Apina-Conaspi elkarteko idazkari teknikoak. Arraza galtzekotan egon dela ere aipatu zuen, “1.500 buru bertzerik ez ziren gelditzen, baina 23.000ra ailegatu gara”. Gainera, “mendialdea kontrolatzeko egokia” dela aipatu zuen.

Egitaraua

Astebururako egitarauari dagokionez, irailaren 24an, ortziralean, 15:00etatik aitzinera, aziendak Merkatuko Plazan sartzeko aukera izanen da.

Irailaren 25ean, larunbatean, 09:00etarako parte hartuko duten abelburuek Merkatuko Plazan egon beharko dute. 18:00etan behi-azienden erakustaldia eginen da. 22:00etan antolatzaileek parte hartzaileei afaria eskainiko diete. Egun osoan epaimahaikideak lehiaketan parte hartuko duten abelburuak baloratzen ariko dira.

Irailaren 26an, igandean, 10:30etik 14:00etara Baztango artisautza azoka eginen da. 11:00etan Nafarroako aretxearen haragia eta Baztangoa gazta dastatzeko aukera izanen da. Eguerdian behi-aziendaren enkantea eginen da eta 13:00etan sari banaketa eginen da. Ondotik, Aspina elkarteak Baztango aratxe piriniar bat zozketatuko du.

Hamar kategoria

Inguruko eta Euskal Herriko behiez gain, kanpotik etorritako ehunka abelburu ikusgai izanen dira, tartean Aragoi eta Kataluniakoak. Baserritar bakoitzak bi buru aurkezten ahal izanen ditu eta lehiaketan parte hartzeko behiak honela sailkatuko dira: zezenkoetan, hiru mailatan izanen dira: 24 hilabete artekoak; 2-4 urte eta 4 urtetik goitikoak. Urruxak zazpi mailatan banatuko dira: 8-18 hilabete; 18-24 hilabete; 2-3 urte; 3-4 urte; 4-6 urte; 6-8 urte eta 8 urtetik goitikoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun