Beartzundarren Eguna ospatu zuten irailaren 18an

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 20a

Beartzungo barrideak, Antxitoneako zubian ateratako argazkian. Juan Mari Ondikol

Elizondo eta Elbeteko auzoan bizi direnez gain, Bilbo eta Parisetik ere etorri ziren barrideak

Elizondo eta Elbeten barna hedatzen den Beartzun auzoko bizilagunek, urteroko ohiturari eutsiz beraien Adiskidetasun Eguna ospatu zuten irailaren 18an, larunbatean. Antxitonea trinketean bildu ziren, ez bakarrik gaur egun auzoan bizi direnak, baita Bilbotik, edo Parisetik etorritako Jesus Ezkurra ere, El Tubo ostatuko nagusi zen Urbano zenaren anaia. Aipatzekoa da adin ttikiko neska-mutiko aunitz bildu zirela ospakizunera, auzoak eta auzoko bestak etorkizuna segurtatua duenaren erakusgarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun