Errebestak ospatuko dituzte amaiurtarrek ortziralean eta larunbatean

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 17a

Zikiro erretzaileek lana izanen dute larunbatean Amaiurren. TTIPI TTAPA

Ortziral arratsean afaroa eta kontzertua izanen da eta larunbatean zikiro jatea

Aurten ere errebestak antolatu dituzte Amaiurren. Asteburu honetan izanen dira, ortziralean eta larunbatean, honako egitarau honekin.

 

Irailak 17, ortzirala

16:00etan Birbira Reziklaren eskutik, Birziklatuz, maskara eta per­tsonaiak egiteko hau­rren­dako tailerra izanen da. 20:00etan suziria botatzea eta ezkil jotzea eginen da. 21:30ean afaria Gaztelu elkartean. 23:30ean rock kontzertuak eta ondotik martxa izanen dira goitiko ostatuan.

 

Irailak 18, larunbata

11:00etan pala desafioa jokatuko da eta 12:00etan herri kirol desafioa. • 14:00etan zikiro jatea eginen da Agerraldek alaitua.  Mahaitik mugitu gabe, 21:00etan zinger eta odolki jatea eginen da eta janaria jausteko, ondotik Mutildantzak. Gauerdiik aitzinera dantzaldia izanen da Mikel Hats taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun