Baztandarren Biltzarretik deia

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 16a

Baztandarren Biltza­rra Elkarteko kideek «zalantza handiak» agertu dituzte Baztandarren Bil­tzarra eguna eta elkarteak urte guzian egiten dituen hainbat ekintza antolatu eta segida izanen ote duten. Elkarteki­deek beren borondatez esfortzu eta lan handia egiten dute eta aurten, kideetako aunitzek elkartea utziko dute eta inor berririk sartu ezean, «zalantza horiek areagotu bertzerik ez dira eginen», dio Baztandarren Biltza­rrak prentsara igorritako ohar batean. Hortaz, elkartean lan egiteko deia egin du: «orain inoiz baino gehiago Baztanda­rren Bil­tzarrak zuen beharra du!». Bertzalde, aurtengo Baztandarren Biltzarraren balorazio positiboa egin du oro har, baina zenbait aferen gaineko xehetasunak ere argitu dituzte. Prentsara bidali duten artikulua Irakurleak Mintzo atalean irakur daiteke osorik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun