Badoaz herriz-herriko bestak

Ttipi-Ttapa 2010eko irailaren 16a

Juan Mari Ondikol

Joan dira Arraiozko bestak ere eta horrekin, poliki-poliki badoaz aurtengo he­rrie­tako bestak ere. Pasatu berriak Elbete eta Arraiozkoak dira, eta laster Aniz eta Gartzain­goak etorriko dira. Argazkia aurtengo Arraiozko Grand Prix-ekoa da, urtetik urtera gero eta ospe haundiagoa eta aldi berean, gero eta jende gehiago erakartzen duen ekitaldia. Aurten parte hartu duten gazteak ageri dira irudian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun