Nafarroako Artzain Zakur Txapelketan, bigarrena izan zen Joxe Mari Istilart, bere zakur Lagun-ekin. Xarparekin ere aurkeztu zen lehiaketara, eta honekin 9. gelditu zen. Bigarren postu horri esker, igande honetan, irailak 19, Axpen (Bizkaia) jokatuko den 44. Euskal Herriko Txapelketan parte hartuko du Istilartek, Lagun-ekin.