Buruilaren 2an akitu zen Zilbetiko harrobiaren kontra alegazioak aurkezteko epea. Zilbeti Bizirik eta Erdiz Bizirik taldeetako kideek 1.600 alegazio partikular aurkeztu zituzten Iruñean, Magna enpresak egin nahi duen harrobiaren kontra. Horrez gain, zenbait teknikarik egindako txostena ere aurkeztu zuten.
Bertzetik, hilaren 10ean, Seo Bird Life talde ekologistak hitzordua zuen Nafarroako Parlamentuan gai honi buruz solasteko eta alderdi politikoekin informazioa trukatzeko. Magnak Zilbetin egin nahi duenaren aitzinean, Seo Bird Life taldea Estrasburgoraino ailegatzeko prest dago.