Aurten 23. aldiz piriniar arrazako behien estatu mailako lehiaketa-enkantea eginen da Elizondon, hilaren 24tik 26ra Merkatuko Plazan.
Irailak 24, ortzirala
• 15:00etatik aitzinera, aziendak Merkatuko Plazan sartzeko aukera izanen da.
Irailak 25, larunbata
• 09:00etarako parte hartuko duten abelburuek Merkatuko Plazan egon beharko dute.
• 18:00etan behi-azienden erakustaldia.
• 22:00etan antolatzaileek parte hartzaileei afaria eskainiko diete.
• Egun osoan epaimahaikideak lehiaketan parte hartuko duten abelburuak baloratzen ariko dira.
Irailak 26, igandea
• 10:30-14:00: Baztango artisautza azoka.
• 11:00etan Nafarroako aretxearen haragia eta Baztangoa gazta dastatzeko aukera.
• 12:00etan behi-aziendaren enkatea.
• 13:00etan sari banaketa.
• Ondotik, Aspina elkarteak Baztango aratxe piriniar bat zozketatuko du.
HAMAR KATEGORIA
Inguruko eta Euskal Herriko behiez gain, kanpotik etorritako ehunka abelburu ikusgai izanen dira, tartean Aragoi eta Kataluniakoak. Baserritar bakoitzak bi buru aurkezten ahal izanen ditu eta lehiaketan parte hartzeko behiak honela sailkatuko dira: zezenkoetan, hiru mailatan izanen dira: 24 hilabete artekoak; 2-4 urte eta 4 urtetik goitikoak. Urruxak zazpi mailatan banatuko dira: 8-18 hilabete; 18-24 hilabete; 2-3 urte; 3-4 urte; 4-6 urte; 6-8 urte eta 8 urtetik goitikoak.