Itsaso Kantabrikoa eta Mediterranoa lotuz, 12 egunetan 1.000 kilometro egin nahi zituen Bartzelonan bizi den Alexandra Panayotou iraupen-lasterkariak (Irlandan jaioa, Grezia bizitutakoa). Eta bide horretan, irailaren 1ean Elizondora ailegatu zen. Alberto Barberena, Santi Dendarieta, Migel Jose Ariztia, Igotz Garde eta Aritz Gaztelu izan zituen ondoan Oronoz-Mugairitik Elizondorako tartean. Elizondora ailegatuta, Martin Garde zinegotziak ongi-etorria egin eta oroigarria eman zion. Argazkian, aipatuez gain, Elisabet Santesteban, Pello eta Lander Santamaria ageri dira.