Irailaren 10ean, ortziral arratsaldeko 18:00etan botako den suziriarekin eta ezkil jotzearekin abiatuko dira Elbeteko Gurutze Sainduaren bestak. 21:00etan Herriko Ostatuan Baztan Zopak banatuko dira, Frantzismoren animazioarekin. Gauerdian txopo goratzea eginen da eta ondotik Elbete Rock jaialdia izanen da Komando Kastaña, Amets Ilunak, Aizkor Erauntsia eta talde sorpresarekin.
Larunbatean Zikiro Eguna
Irailaren 11n, larunbatean, Zikiro Eguna ospatuko dute. 09:00etan argisoinuak izanen dira. 14:00etan zikiro-katerin jatea Salaberrik alaituta. Ondotik asto karrera eginen da. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da Salaberriren eskutik. 22:00etan Mutildantzak plazan. 00:30ean dantzaldia Jalisko Band taldearekin.
Igandean Zozketa Eguna
Irailaren 12an, igandean, Zozketa Egune ospatuko dute Elbeten. 09:00etan argisoinuak izanen dira. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan Mutildantzak. 18:00etan Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna haur eta gurasoentzat. 18:30ean bat-bateko mus eta partxis txapelketa jokatuko dira. 20:00etatik 22:00etara zozketa eginen da. Zehazki, lau pertsonendako afaria, bi pertsonendako afaria eta bi gasna zozketatuko dira.
Astelehenean Herritarren Eguna
Irailaren 13an, astelehenean, Herritarren Egune ospatuko dute. 09:00etan dianak joko dira. 13:00etan herri bazkaria eginen da Karrikatxarren, Frantziskok alaituta.
Gurutze Sainduaren eta Haurren Eguna asteartean
Irailaren 14ean, astearteko hondar egunean, Gurutze Sainduaren Egune eta Haurren Egune ere ospatuko dituzte Elbeten. 09:00etan dianak joko dituzte. 11:30ean Meza Nagusia. Ondotik Mutildantzak plazan eta luntxa Herriko Ostatuan eskainiko dira. 14:00etan haurren bazkaria izanen da frontoian. 18:00etan Gorriti eta bere animalien ikuskizuna izanen da. Ondotik japoniar bonbak plazan. 19:00etan txokolatada. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Agerralderen eskutik eta ondotik Gaizua Ni, bestak akitzeko.