Baztandarren Biltzarrak elkartean lan egiteko deia egin du

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 8a

Azkeneko besta egunaren balorazio baikorra egin du Baztandarren Biltzarrak, baina zenbait gaizki ulertu eta zurrumurru argitu nahi izan ditu. TTIPI TTAPA

Azkeneko besta egunaren inguruan hausnartu eta etorkizunera begira zalantzak azaldu ditu

Baztandarren Biltzarra Elkarteko kideek “zalantza handiak” agertu dituzte Baztandarren Biltzarra eguna eta elkarteak urte guzian egiten dituen hainbat ekintza antolatu eta segida izanen ote duten. Elkartekideek beren borondtez esfortzu eta lan handia egiten dute eta aurten, kideetako aunitzek elkartea utziko dute eta inor berririk sartu ezean, “zalantza horiek areagotu bertzerik ez dira eginen” dio Baztandarren Biltzarrak karrikaratu duen oharrak. Horregatik, elkartean lan egiteko deia egin du, “orain inoiz baino gehiago Baztandarren Biltzarrak zuen beharra du!” adieraziz.

Elkarteak egindako hausnarketan, aurtengo Baztandarren Biltzarraren balorazio positiboa egiten dute orohar, baina zenbait aferen gaineko xehetasunak ere argitu dituzte. Hasteko, “arras kontent gaude gero eta baztandar gehiagok orga desfilean parte hartzen duzuelako eta era berean, eskerrak eman egunean borondatez lan egiten duzuen guziei. Baina baita ere, kontzientzia har dezagun bestaren antolakuntza gabe, hau da, antolakuntzan eta laguntzarako jende gehiago egin ezean, Baztandarren Biltzarra eguna eta hortaz, karrozarik, bazkaririk… ez liratekeela posible izanen” diote idatzian.

Bertzetik, egunean berean egondako gaizki ulertu batzuen inguruan, elkarteak barkamena eskatu du, “elkarteko kideek momentu eta une zehatz batzuetan, beti ere, antolakuntzak suposatzen duen presioak eraginda, erakutsitako moduengatik”, baina aldi berean konprenitzea eskatu du, “ia 1.600 pertsonendako bazkaria antolatu eta biltzeak esfortzu handia suposatzen digu eta ulertuko den moduan, bakan batzuek beren gisara jokatuz gero, gure nahiaren kontra, tentsio momentu batzuk sortzera garamatza”.

Baztandarren Biltzarrak udaletxea ixteko eskatu zuenaren zurrumurrua ere gezurtatu du elkarteak: “Plaza itxita egonik, orgen antzerkietako momenturik ikusgarriena ahalik eta jende gehienak ikus zezan herriko etxearen parean egitea proposatu genien orgei, udaketxea itxita egon edo ez”.

Azkenik, besta eguneko gan-torri zerbitzuaren inguruan ere barkamenak eskatu dizkiete erabiltzaileei, “gaizki ulertu bat dela medio”, igande gaueko autobus zerbitzurik ez baitzen izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun